XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.-Jaurlaritza Batzarrak, osasunerako arrisku handia edo diru-galera larria edo gizartean eragin handia ekar lezaketen arau-hauste oso larriak gertatuz gero, araua hautsi duen enpresa edo merkataritza-etxea behin-behingoz ixtea erabaki dezake, bost urtez gehienez.

Halakoetan, Gizarte-alorreko Arau-hauste eta Zigorrei buruzko apirilaren 7ko 8/1988 Legearen 39. atalean ezarritakoa aplikatuko da.

5.-Atal honetan zigorretarako adierazitako kopuruak Jaurlaritza Batzarraren dekretuz aztertu eta eguneratu ahal izango dira, hiru urtez behin eta jendearentzako salneurrien erakuskariaren eboluzioaren arabera.

44. atala. -Beste administrazio-iharduera batzuk

1.-Har daitekeen erabakiaren eraginkortasuna ziurtatzeko asmoz, espedienteari hasiera emateko agintzen duen agintaritzak erabaki dezake faltsututako salgaiak, iruzurrezkoak eta bereizgarririk gabeak edo merkataritzarako ezarri diren gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak bada-ezpada bahitzea.

Behin-behineko neurri hori arrazoitutako akordioz hartuko da, doakionari entzunaldia eman ondoren.